Viar Juan Kalea, 4, 48004 Bilbo, Bizkaia.
bidaiatzengoaz@gmail.com

Emakumeak

Aurkitu zure bidaia ezin hobea gurekin

Beti egon da alde handia gizon baten eskubideen eta emakumearen eskubideen artean, nahiz eta, azken urteotan, leku gehienek alde horiek alde batera utzi dituzte eta berdintasunaren alde borrokatu dute. Hala ere, oraindik ere badaude gizonak emakumeak baino hobeak direla uste dutenak eta, beraz, eskubide gehiago merezi dituztela. Hori dela eta, uste dugu garrantzi handia duela bi generoen arteko berdintasunaren alde borrokatzea eta tratu txarrak eta mespretxua jasaten duten emakumeei laguntzea.

Emakume eta haien eskunbideengatik borrokatzen duten zenbait GKE:

«AYUDA EN ACCIÓN» https://ayudaenaccion.org/ong/colabora/proyectos-solidarios/derechos-mujer/

Pobreziaren eta desberdintasunaren aurkako borrokan diharduen alderdirik gabeko eta izendapenik gabeko GKE dira. Mundu justua eraikitzeko duintasuna eta elkartasuna bultzatzen dituzte. Latinoamerikako, Asiako, Afrikako eta Europako 20 herrialdetan egiten dute lan, Espainia eta Portugal barne. Ayuda en Acción-en, emakumezkoen eskubideak defendatzen dituzte ahotsa ematen lagunduko dieten proiektuen bidez, emakumea ikusezina izan ez dadin.

«FUNDACIÓN DE ANA BELLA» https://www.fundacionanabella.org/

Ana Bella Fundazioaren eginkizuna da emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte berdintasuna eraikitzea. Indarkeria pairatu ondoren bizirik dirauen emakumeen sarea dira, 2002az geroztik tratu txarrak jasartzen dituzten emakumeak laguntzen dituztenak, lortu dute 25.000 emakume isiltasuna apurtzea, lan duina izatea eta berriro zoriontsu izatea. Europa mailan lan egiten dute.

«DEMUS» https://www.demus.org.pe/

Peruko erakunde feminista bat da, giza eskubideak defendatzen dituena, bereziki emakumeen eskubide sexualak eta ugaltzaileak, beren ariketa librea sustatuz eta emakumeen eta haien sexualitatearen inguruko paradigma kultural hegemonikoa zalantzan jarriz. Bere talde profesionala abokatuak, psikologoak, soziologoak, gizarte langileak eta gizarte komunikatzaileak biltzen ditu. Gaur egun, Peruko sei eskualdeetan egiten dute lan: Arequipa, Cajamarca, Huancavelica, San Martin, Junín eta Lima.