Viar Juan Kalea, 4, 48004 Bilbo, Bizkaia.
bidaiatzengoaz@gmail.com

Animaliak

Aurkitu zure bidaia ezin hobea gurekin

Gizakiok animalien tratu txarrak eta utzikeriaz hausnartu behar gara, batez ere teilaturik ez dutenentzat edo janaria behar dutenentzat. Askok, kalean gaixo eta elikatu gabe ikusten dituztenean, mespretxua sentitzen dute haiei laguntzeko asmorik txikiena gabe. Hala ere, ezin dugu ahaztu behar, animaliak izaki ahulak ere direla.

Animalien defentsan eta babesean lan egiten duten GKE batzuk:

«APASOS BILBAO» https://www.sosbilbao.org/?

Bere helburua beti izan da gizartea animalien eskubideen inguruan sentsibilizatzea, heztea eta kontzientziatzea, tratu txarrak eta utzikeriak ekidinez. Halaber, pertsonen mentalitatea aldatzeko borrokan ere aritzen dira bilketa zentroetan dauden animalien alde, momentu guztietan adopzioa kudeatuz eta jabetza arduratsua sustatuz.

«FAADA» http://faada.org/


Gizarte, lege eta hezkuntza arloetan animaliekiko errespetua sustatzen duen GKE da. Hainbat gizarte eragileei informazioa eta aholkularitza teknikoa eta juridikoa ematen diete animaliei babesa emateko. Indarrean dagoen legedia betetzen dela ziurtatzen dute eta agintariekin eta erakundeekin lankidetzan aritzen dira animaliak errespetatzen dituzten araudi gehiago ezartzeko. Baita, animaliekiko enpatia eta errespetua sustatuko dituzten ekintzak bultzatzen dituzte. ANIMALIEN ESKUBIDEAK ERRESPETATU ETA BERMATZEN DIREN MUNDU BAT LORTU NAHI DUTE.

«ANIMANATURALIS» https://www.animanaturalis.org/es?

AnimaNaturalis hainbat arrazoiengatik existitzen da: milioika animaliek gizakien eskuetan sufritzen dutelako, animalia horiek konponbideak behar dituztelako, norbaitek beraientzako hitz egitea merezi dutelako, animaliak aldaketak behar dituztelako, etab. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, Espainian eta Latinoamerikan dauden animalien defentsan lan egiten duena. Horrez gain, animalien sufrimendua saihestea du helburu erabiltzen diren gune nagusietan; laborategietan, ikuskarietan, esaterako. Gainera, maskotaren jabetza arduratsua ere zaintzen dute. Hori dela eta, ikerketa, salaketa publikoa eta hitzarmenak eta alternatibak sustatzen dituzte gizakien eta gainerako animalien arteko bizikidetza errespetagarriagoa lortzeko.