Viar Juan Kalea, 4, 48004 Bilbo, Bizkaia.
bidaiatzengoaz@gmail.com

Amerika

Aurkitu zure bidaia ezin hobea gurekin

Janari tipikoak:

Amerikako janari tipikoa, Amerikako gastronomia.

Amerikako janari tipikoenak:

  • Estatu Batuak – Mac n’ cheese
  • Estatu Batuak – Peanut butter and jelly sandwich
  • Estatu Batuak – Barbecue ribs
  • Mexiko – Tacos
  • Venezuela – Arepa
  • Kanada – Montreal bagels
  • Kanada – Tourtière

Leku Harrigarrienak:

New Orleans:

New Orleans, Luisianako Hego- Mendebaldea

New Orleans poza, musika, magia eta mistizismoaren hiria dela esaten da. Gainera, Jazz eta Inauterietako zaleentzat leku ezin hobea da. Hiri hau Estatu Batuetako hegoaldean dago, Louisiana estatuan. Leku eder hau bisitatzeko unerik onena otsailetik maiatzera bitartean izaten da: jaialdi gehienak izaten direnean. Ekaina eta abuztua artean bidaiatzen baduzu ere, New Orleansko kaleetan zehar lasai ibiltzeko aukera izango duzu.

Egin daitezkeen jarduera interesgarri ugari daude: museoak eta parkeak bisitatzea; banpiroei eta buduari buruzko kondairak eta hilerriak ikertu; bere arkitektura zoragarriaz gozatu.

Datu interesgarri gisa: The Originals seriea, The Vampire Diaries telesailaren spin-off, hiriko kale eta puntu ospetsuenetan grabatu zen.

New York:

New York, New York

New York bizitzaz beteriko hiri paregabea da, etengabeko mugimenduan. Gainera, hiriko puntu altuetatik disfrutatzeko bista izugarriak ditu. Kultura anitzeko hiria da eta 150 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira; horrela, esparru artistiko eta musikal desberdinen garapena ahalbidetuz. Inoiz lo egiten ez duen hiria dela esaten da, metroa egunean 24 orduz egoten baita eta edozein unetan kalean jendea topa dezakezu. New Yorken filmatutako film ugariei esker, mundu osoan ezagunak diren zenbait eraikin daude: Empire State Building, World Trade Centeko dorre bikiak, Chrysler eraikina …

Gozatzeko jarduera ugari daude: Broadwayko musikal bat ikustea, Times Square-ra joatea, Fifth Avenue-n erosketak egitea, Central Park-etik paseatzea edo museoak bisitatzea.

Cusco:

Cusco, Peru

Cusco hiria Inka Inperioa bezala ere ezagutzen da. Kulturaz eta eliza kolonialez betetako leku magikoa da. Gainera, estilo indigenen eta mendebaldeko mundu modernoen arteko kontrasteez betetako lekua da. Tenpluz eta jauregiz beteta dago esploratzeko eta paseatzeko. Hainbat ibilbide kontratatu ditzakezu hiriko txoko guztiak ezagutzeko eta bertako historia ezagutzeko.

Datu interesgarri gisa: The Emperor and his follies izeneko marrazki bizidunen seriea dago, Cusco-n girotua.

Cartagena:

Cartagena, Kolonbia

«Hiri Heroikoa» bezala ezagutzen da. Bere arkitektura kolonialaren xarmaz betetako hiria da, gaueko bizitza bizia du, jaialdi kultural ugari daude eta paisaia zoragarriez beteta. Cartagena de Indias Amerikako hiri ederrenetariko eta kontserbatuenetako bat da, altxor bat; Kolonbiako turismo bisitatuenetariko bat da. Eremu turistikoena Hiri Harresia da, hirigune historikoa, bertan eraikin kolonial interesgarrienak daude, harresi ikusgarri batez inguratuta.

Prince Edward Island:

Prince Edward Island, Eskozia Berria

Prince Edward uhartea Kanadako ekialdeko itsas probintzietako bat da. Uhartea, batez ere, ezaguna da haren hondartza, itsasargiak, nekazal lur emankorra eta itsaskiskiengatik. Gables Green de Anne bizi zen lekua izateagatik da ezaguna, gero zinemaren industriara eraman zituzten haurrentzako liburuak.

Toronto:

Toronto, Ontario

Kanadako hiririk handiena da eta kultur aniztasunez josita dago. Lotuta dauden Lurpeko galeriak ditu, eta bigarren Toronto bat sortzen dute; jatetxe, iturri eta dendez beterik dago. Museo, antzoki, jaialdi eta kirol jarduera ugariko hiria da. Indiako antzinako herrixka bat izan zen, pixkanaka-pixkanaka gaur egungo hiri ederra bihurtu dena.